Vas | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Vas vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-VA | ||
Hiriburua | Szombathely | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°10′N 16°45′E / 47.17°N 16.75°E | ||
Azalera | 3,336,14 km² | ||
Mugakideak | Győr-Moson-Sopron, Veszprém, Zala konderria, Burgenland eta Mura eskualde estatistikoa | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 249.513 (2022ko urriaren 1a) −8.175 (2011) | ||
Dentsitatea | 77,2 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Mendebaldeko Transdanubia | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
http://www.vasmegye.hu/ |
Vas (alemanez: Eisenburg, eslovenieraz: Železna županija edo županija Železna, kroazieraz: Željezna županija) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Mendebaldeko Transdanubia eskualdean, Austria eta Esloveniako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Győr-Moson-Sopron, Veszprém eta Zala konderriak ere mugakide ditu. 3.336 km²ko azalera du, eta 2011n 257.688 biztanle zituen. Hiriburua Szombathely da.
Vasen Hungariako Ordoki Txikiak (hungarieraz: Kisalföld) eta Transdanubiako mendebaldeko muinoek bat egiten dute. Őrség eta Vendvidékeko muinoak, Kőszeg mendigunea eta Pinkako zabaldia ere aipagarriak dira. Austriako Alpeetan sortutako Rába ibaiak zeharkatzen du konderria; bertan Pinka, Gyöngyös, Repce eta Marcalen ura jasotzen du. Alpeak hurbil direnez gero, aski klima hezea da.
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Celldömölk | Celldömölk | 474,13 | 24.071 | 28 |
Körmend | Körmend | 614,53 | 26.664 | 46 |
Kőszeg | Kőszeg | 286,45 | 25.978 | 21 |
Sárvár | Sárvár | 685,45 | 38.450 | 42 |
Szentgotthárd | Szentgotthárd | 255,04 | 15.068 | 16 |
Szombathely | Szombathely | 646,36 | 113.063 | 40 |
Vasvár | Vasvár | 374,14 | 13.164 | 23 |
Bazka landareen laborantzak garrantzi handia du; behi, zerri eta hegaztiak (batez ere indioilarrak) hazten dira. Industriari dagokionez, makinen eraikuntzaren alorra ongi garaturik dago. Turismoa ere garrantzitsua da.
errolda
izeneko erreferentziarako
Hungariako konderriak | ||
---|---|---|
Bács-Kiskun · Baranya · Békés · Borsod-Abaúj-Zemplén · Csongrád · Fejér · Győr-Moson-Sopron · Hajdú-Bihar · Heves · Jász-Nagykun-Szolnok · Komárom-Esztergom · Nógrád · Pest · Somogy · Szabolcs-Szatmár-Bereg · Tolna · Vas · Veszprém · Zala · Hiriburua: Budapest |